XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDUTZ LABANDIBAR: Doinua: Aita izena.

Ni izan arren bertsolaritzan
gaztea eta eskasa
gutxienikan ez al dadukat
bertsolari baten traza?
bertsoetako jolasa,
urduri nago zuen aurrean
estua daukat arnasa,
ongi etorri bihotz-bihotzez
bis {eta egun on bat pasa.

KERMAN KORTAJARENA: Doinua: Esnesaltzailearena.

Hemen bildu gerade
bis {ehundaka lagun
zortzi bat bertsolari
abestu dezagun.

Hemen Carmelo Baldan
egingo naiz jardun,
honetan ari bait naiz
beti gau ta egun;
bertsotan bildu gara
bis {makina euskaldun.

UNAI AGIRRE: Doinua: Trumoia ortzi beltzean hoska.

Balda daukagu jendez beteta
txapelketa bat dugula eta
final guztitan jendeak jartzeu
bis {izugarrizko arreta.

Zortziontzako ondo joan zen
gure klasifikaketa,
hau da azken azterketa,
eta onenak irabaz beza
bis {zortzigarren txapelketa
.

MAIALEN LUJANBIO: Doinua: Uso zuria errazu.

Lehenengo unea da eta,
finala zen nire meta,
nago nerbioz beteta.

Zuek guztiok gure bertsoei
jarri iozue arreta
ta ea aurten nork irabazteun
bis {bertsolari-txapelketa
.